XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. HELDUEN HEZIKETA IRAUNKORRA ETA BERREUSKALDUNTZE PROZESUA

Mario Bungek Alfabetatze kanpainen ostean ea zer gertatzen zen galdetzen zion bere buruari, ikasitakoa kondukta kultural berrietan finkatzeko eta praktikan jartzeko orduan, normalean azalekoa eta inefikaza egiten baitu alfabetatzeko ahalegina 43. Bunge, M. Después que terminó la campaña de alfabetización: in En favor de L'Alfabetizació. Generalitat Valenciana. 1989, 61-62 orr..

Esan liteke helduen euskalduntzearen kasuan arazoa bera dela, euskaraz gaitasun komunikatiboak ikasi eta gero praktikan jartzea zaila izaten baita gizarte diglosiko batean, boluntarista hutsa ez bada 44. Txillardegi-Isasi Soziolinguistika matematikoa. UEU Bilbo, 1994.

Dena dela, halako egoera soziolinguistiko baterako baten bat prest egotekotan, pertsona heldua izaten da hori, berau heziketa herrikoi eta metodo antidiglosiko baten bidez euskaldundua izan denez, errealitate anisotropiko horren kontzientzia osoa hartu baitu eta euskararen militante bezala garatu baita.

Txepetx hizkuntzalariak euskararen ikasketa kontzientziatzaile horren emaitza azaldu du.

Kontzientziatze horrek, euskal bizitzaren zenbait arlo, hizkuntzaren sozializazio eta eraikuntzan integratzea ahalbidetzen du; hizkuntza bera zaharra izanik ere, gaur egun zenbait modernitateren aurrean baitago, eta oso alor ezberdinen aktibaketaren beharra baitu bere erabateko normalkuntza lortzeko.

Ildo horretatik jarraituz, izango da posible, berreuskalduntze arloan erabili izan diren zenbait (des)kalifikazio kontzeptual abolitzea-gainditzea, definizio inoperante, estatiko, esentzialista, eta geldiarazleak erabiltzean: euskaldunzaharrak-euskaldunberriak.

Beraietan, planteamendu freiriarraren kontra, dakiena eta ikasten duena izango genituzke, jatorri pribilejiatu eta mugiezin batek guztiz banaturik.

Herri euskalduntze metodoek ordea, edozein jatorriko sektore sozialak bereganatzen dituzte normalkuntza lanetara.

Alfabetatze praktika honen meritua izan da bada (beste gauza batzuen artean),nazionalismo tradizionalak proposatu zuen euskal heziketaren ikuspegi erreaktiboa gainditzea 45. Zabaleta, I. Euskal nazionalismo eta Hezkuntza (1895-1923) 97-10-17an UPV/EHUko Heziketaren Teoria eta Historia Departamentuan aurkezturiko tesia., azken hori gainera, ez zen arlo honetan euskarak behar zituen alternatiba erradikalak, modu argi eta propositibo batean landu eta sozializatzeko gai izan 46. Kintana. X Batasunerako pausoak gogoratuz Ele 11-12, 1992, 23-50 orr. Rdz.Bornaetxea. F. Euskararen batasuna eta euskaldunen batasun politikoa Uztaro 9, 1993 161-171 orr. Honetan analizatzen da, zenbait perspektiba ezberdinetatik abertzaleteasun tradizionalak Euskararen batasun literarioaren arazoarekinko izan zuen epelkeria, kontrako jarrera trinkoa ez esatearren..

Beste ataletako gabeziak ahaztu gabe eta helduen euskalduntzeaz zehazki hitz eginez, ezin ditugu lerro hauek bukatu, hurrengoa esan gabe: bere momentuan, nazionalismo tradizionalaren politika linguistikoa, horretarako sortuak izan ziren instituzioen bidez alfabetatze praktika zuzenki kontrolatzean oinarritu bazen ere (1981-1994), gaur egun ia testimonialak diren laguntza batzuk ematen segitzen du, de facto renuntziatu duen sektore batentzat.

Beraz, irakaskuntza (IRALE), administrazioa eta osasun publikoa bezalako sektore batzuetan izan ezik, berezko utzikeria dago helduen euskalduntzean.

Modu honetan, politika linguistikoak, apostu infantilizatzaile bat egiten du, ez ditu sektore helduak aktibatzen uzten, eta helduen euskalduntze zentruetan numerus clausus bezalako egoera Kafkianoa sortzen da 47. Are gehiago gaur egun HABE eta euskaltegien arteko finantzatze akordi sinaketetan (bai udal euskaltegietan zein bestetan) neurriraketa deiturikoa planteatzen da, eta honek ikasle kopurua finkatzen du horrek dakarren gastuarekin. Horrela, ikasle heldu askok ikasteari utzi behar izan diote leku faltagatik, eta ez hori bakarrik, zenbait euskaltegik (Zumaiakoa kasu) itxi behar izan dute araudi murrizkor honen ondorioz., ikaslegoa ez hartzera behartuta egonik politika horren beraren ondorio bezala.